|
TARIFAK ETA ARAUAK
Bazkaltzeko txanda bakarra izango da: 12:30
etan asteartero, eta astelehenero asteazkenero ostegunero eta
ostiralero 12:45 etan. 2007-2008ko ikasturtean zehar jantoki egunak 174.
|
|
|
|
Eguneko kuota 3,26 € koa izango da. Urteko presupuesto 567,24 € koa da. 58,68 € tako 8 ordainagirietan ordaindiko da, ekainan 48,9 € koa izango da eta irailean 48,90 € koa.
|
|
|
|
Bazkaltzera ez datorrena, 48 ordu lehenago abisatuz gero eguneko menuaren dirua ekainaren ordainagirian jaso ahal izango du, bakar-bakarrik 2 aste edo gehiago jarraian. Horretarako 94-4996639 telefono zenbakira deitu beharko da.
|
|
|
|
Bekadunei ez zaie inoiz dirua bueltatuko.
|
|
|
|
Ordainketa kutxa helbiderapen bitartez egingo da hileko lehenengo 10 egunetan.
|
|
|
|
Kutxak bueltatutako ordainagiriak 9102734692 kontu zenbakian ordaindu beharko dira 10 egunetako epe barruan.
|
|
|
|
Ordainketa egingo ez balitz jantokiko zerbitzuaren eskubidea galduko da.
|
|
|
|
Ikasleren batek sendagiaren bat hartu behar balu, begiraleek guraso edo tutoreen agiria jaso beherko dute sendagiaren neurria edo ordua eta konserbatzeko azalpena zehaztuz. Errezetaren fotokopia bat ekarriko dute.
|
|
|
|
Ikasleren batek bazkari berezia behar balu (dieta bazkaria...) 24 ordu lehenago eskatu beharko da.
|
|
|
|
Ikasleren batek bazkariren baten alergia izatekotan monitoreei esan beharko da.
|
|
|
|
Ikasleren bat ez bada etorri eskolara goizez, ezin izango du jantokira joan, salbuespenik izan ezik.
|
|
Ezin izango da jantokian sartu 13:30 baino beranduago.
|
|
|
|
Ikasleren bat jantoki orduan ikastetxea utzi behar badu, agiri idatzia ekarri beharko du eta bere guraso edo tutorea etorriko da bere seme alabaren bila.
|
|
|
|
H.H.ko ikasleen aldatzeko arropa ekarriko dute behar izango denerako.
|
|
|
|
Gurasoak ezin dira jantoki gelan sartu. Salbuespen hauetan bakarrik:
|
|
|
- Agiriaren bitartez seme alabaren bila datorrenean.
|
- Begirale edo arduradunaren deiari erantzunez hitz egitera datorrenean.
|
|
Begiraleekin hitz egiteko ordua 12:30ak izango da
|
|
Edozein iradokizunetarako Jantokiko arduraduna asteartean izango da 11:30etatik 12:30 etara irakasleen gelan (beheko solairuan)
|
|
|
| HELBURUAK |
|
|
|
Jantokiko helburu nagusi bat, ikasle guztiak denetarik jatea da, horregaitik arreta berezia ipiniko diogu helburu honi.
|
|
|
|
Jantokiko portaera egokia izan behar da, begiraleei eta arduradunari begirunea zor zaie.
|
|
Jantoki tresnak egoki erabili behar dira.
|
|
|
|
Haur Hezkuntzako helburuen artean jantoki tresnen erabilpena izango da.
|
|
|
|
Hilabetero gurasoei hilabeterako menuen informazio orria emango die.
|
|
|
|
Ikasle guztiek beren jarreren txostena jasoko dute hiruhilabete amaieran.
|